XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sokrate'k.- Izar-iztian ere baldin inor gezurti ba`dadi, izarlari ona izango da gezurti, gezur esateko gai baita; ez, ordea, gai eztana, ez-iakina baita.

Ipia'k.- Orrelaxe ageri da.

Sokrate'k.- Beraz, izar-iztian ere berberaxe date egiti ta gezurti.

Ipia'k.- Ezagun da.

Sokrate'k.- Zoaz, ba, Ipia, orobat iakite guziak barna, onetara, ala, bestetara ea ote danentz aztertzen.

Erabat, noski, antze geienetan gizonik iakitunena baitzera, beinola, zeian, dirularien mai-ondoetan zerorren iakite andia ta opagarria erakutsirik, arro-arro zeure burua andi egiten neronek entzun zinudanez: soinean zenituenak oro zeuk eginak zenituelarik, Olimpi'ra bein ioan zinala esaten baitzenuen: lenik, zenaraman ereztuna ortik asten baitzinan zerorrek egina zala, ereztunak xixelatzen baitakizu; baita beste zigilua ere zeuk egina, ta zaldi-orrazia ta oliontzia ere zerorrek eginak: gero, zenituen oinetakoak ere zerorrek iosiak zirala esaten zenuen, baita txartesa ta txirikona ere zeuk eunduak zirala: ta guziei bitxien eta iakite andienaren erakusburua zirudiena auxe zan: esaten baitzenuen, zeneukan txirikon-gerrikoa Persi'ko andre andikienen bezalakoxea zala ta zerorrek txirikordatua, izan ere.

Gainera, poemak, epopeiak, tragediak, ditiranboak eta itz-lauz edotariko itzaldi asko onduak eramanki ioan zinala: ta neronek arestian esaten nituen ikaskuntzetan, besteen aldean bestelako iakitun izaki eldu zinala, baita ritmuaz, armoniaz eta elatzen zeaztasunaz ere, ta gainera, beste gauza askozaz, oroitu uste dudanez.

Ain zuzen, zure oroi-antzea azturik nuen, nonbait: asmakari ortan dirdaitsuen zinala uste baitzenuen.

Eta beste asko ta asko bazterrean uzten ditudala deritzat.

Alabaina, auxe esan nai dizut: zerorren iakite guziak ugariak benetan! eta inorenak begiratuta, esan ezaidazu, egitia ta gezurtia berberaxe ez ote dan, baldin zuk eta biok ao betean esan ditugunetatik besterik aurki ba'dezazu.

Nai duzun edozein iakintza, edo, gai azter ezazu, edo, izendatu atsegin zaizun zer-nai.

Eztuzu aurkituko, adiskide, izan ere, ezpaita.

Arrezkero, esan ezazu.

Ipia'k - Eztakit, ordea, oraingoan orrelakorik, Sokrate.

Sokrate'k.- Ezta iakingo ere, nik uste dudanez.

Baldin neronek egia esaten ba`dut, ordea, oroi zaitez gure itzetatik ondorioz datorkigunaz, Ipia.